Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 21:18-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Huna buruçaguiec cilhatu duten putzua, eta aitzindariec xuxendu dutena legue emailearen manuz eta beren makilez. Mortutic populua ethorri cen Mathanara;

19. Mathanatic Nahalielera; Nahalieletic Bamothera;

20. Bamothetic, Moaben eremuco haranera, Phasgaco basaburuan, ceina mortuari beguira baitago.

21. Bada, Moisec mandatariac igorri ciozcan Sehoni, Amorhearren erregueari, cioelaric:

22. Othoizten çaitut haiçu utz neçaçun çure lurretic iragaitera; ez gare makurtuco ez landetara, ez mahastietara; ez ditugu edanen putzuetaco urac, erregue bideaz joco dugu çure muguez haindira iragan arteo.

23. Hunec etzuen nahi içan Israel utzi bere eremuetaric iragaitera: eta guehiago dena, armada bat bilduric, bidera atheratu cen mortura, Jasara ethorri eta Israeli gudu eman.

24. Israelec iragan çuen ezpataren ahoan, eta haren lurraz nausitu cen Arnonetic Jeboqueraino eta Amonen semeen eremuraino: ecen Amontarren mugac gogorqui çainduac ciren.

25. Israelec hartu cituen beraz Sehonen hiri guciac, eta egoitza eguin çuen Amorhearren hirietan, erran nahi da Hefebonen, eta Hefebongo herrietan.

26. Hefebongo hiria cen Sehonena, Amorhearren erreguearena, ceinac guducatu baitzuen Moabeco erregue, eta hartu harempeco eremu gucia Arnoneraino.

27. Horren gatic da erran çaharra: Çatozte Hefebonera, lurretic xuti eta osa bedi Sehonen hiria.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 21