Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 21:15-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Errequetaco harcadiac gurtu dira, Arren phausa ditecençat, eta etzan Moabitarren muguetan.

16. Toqui hartaric lekora aguertu cen putzua, ceintaz Jaunac erran baitzioen Moisi: Bilaraz çaçu populua eta emanen diot ura.

17. Orduan cantatu çuen Israelec cantu hau: Igan bedi putzua. Cantatzen çuten:

18. Huna buruçaguiec cilhatu duten putzua, eta aitzindariec xuxendu dutena legue emailearen manuz eta beren makilez. Mortutic populua ethorri cen Mathanara;

19. Mathanatic Nahalielera; Nahalieletic Bamothera;

20. Bamothetic, Moaben eremuco haranera, Phasgaco basaburuan, ceina mortuari beguira baitago.

21. Bada, Moisec mandatariac igorri ciozcan Sehoni, Amorhearren erregueari, cioelaric:

22. Othoizten çaitut haiçu utz neçaçun çure lurretic iragaitera; ez gare makurtuco ez landetara, ez mahastietara; ez ditugu edanen putzuetaco urac, erregue bideaz joco dugu çure muguez haindira iragan arteo.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 21