Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 21:12-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta handic higuituric, ethorri ciren Çaredeco errecara,

13. Ceina utziric, campatu ciren Arnonen parrean, hura baita mortuan, eta Amorhearren muguetan alchatzen baita: ecen Arnon da Moaben mugan, Moabitarrac eta Amorhearrac berezten dituelaric.

14. Hortaric da errana Jaunaren guerletaco liburuan: Nola eguin baitu itsaso Gorrian, hala eguinen du Arnongo errequetan.

15. Errequetaco harcadiac gurtu dira, Arren phausa ditecençat, eta etzan Moabitarren muguetan.

16. Toqui hartaric lekora aguertu cen putzua, ceintaz Jaunac erran baitzioen Moisi: Bilaraz çaçu populua eta emanen diot ura.

17. Orduan cantatu çuen Israelec cantu hau: Igan bedi putzua. Cantatzen çuten:

18. Huna buruçaguiec cilhatu duten putzua, eta aitzindariec xuxendu dutena legue emailearen manuz eta beren makilez. Mortutic populua ethorri cen Mathanara;

19. Mathanatic Nahalielera; Nahalieletic Bamothera;

20. Bamothetic, Moaben eremuco haranera, Phasgaco basaburuan, ceina mortuari beguira baitago.

21. Bada, Moisec mandatariac igorri ciozcan Sehoni, Amorhearren erregueari, cioelaric:

22. Othoizten çaitut haiçu utz neçaçun çure lurretic iragaitera; ez gare makurtuco ez landetara, ez mahastietara; ez ditugu edanen putzuetaco urac, erregue bideaz joco dugu çure muguez haindira iragan arteo.

23. Hunec etzuen nahi içan Israel utzi bere eremuetaric iragaitera: eta guehiago dena, armada bat bilduric, bidera atheratu cen mortura, Jasara ethorri eta Israeli gudu eman.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 21