Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 20:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta nola oihu eguin diogun Jaunari, nola ençun gaituen eta bidali darocun aingueru bat, Eguiptotic athera gaituena. Huna non çure azquen muguetan den Cadeseco hirian gueldituac,

17. Othoizten çaitugun çure lurretic iragaitera utz gaitzatzun. Ez gare goanen ez çure landac gaindi, ez çure mahastiac barna; ez dugu çure putzuetaco ura edanen, bainan bide-bidetic ibilico gare, ez escuin, ez ezquer makurtu gabe çure muguez berce aldera iragan arteo.

18. Edomec ihardetsi cioen: Ez haiz ene eremuetaric iraganen; bercela harmequin atheratuco natzaic hiri.

19. Israelgo semeec erran çuten: Bide jotic ibilico gare: eta guc eta gure aciendec çure uretaric edaten badugu, çucen dena emanen dugu: sariaz ez da makurric batere içanen; bakarric çalhuqui iragaitera utz gaitzatzu.

20. Bainan hunec ihardetsi çuen: Ez haiz iraganen. Eta berehaha bidera atheratu citzaioeten guiçon elemenia batequin eta indar gogorrequin;

21. Eta bere eremuetaric bidea uzteco othoizten çuenari etzioen galdea nahi içan onhetsi: hargatic Israel baztertu cen haren ganic.

22. Eta campac higuituric Cadesetic, ethorri ciren Horreco mendira, ceina baita Edomen lurreco muguetan.

23. Han Jauna minçatu cen Moisi,

24. Eta erran cioen: Aaron bihoa bere populuetara; ecen ez da sarthuco Israelgo semeei eman diotedan lurrean, ceren-eta Jaçargoaco uretan sinhets-gogor içatu den ene hitzari.

25. Har çaçu beraz Aaron eta haren semea harequin, eta eraman çatzu Horreco mendira.

26. Eta aitari soinecoa kenduric, eçarrico dioçu haren seme Eleaçarri: eta Aaron bildua içanen da, eta han hilen da.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 20