Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 20:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Ceren ez darotaçuen sinheste eman, ene sainduesteco Israelgo semeen aitzinean, ez dituçue populu hauquiec sarraracico emanen diotedan lurrean.

13. Hura da jaçargoaco ura, Israelgo semeec Jaunari jaçarri cioten lekuan, eta non sainduetsia içan baitzen hequien baithan.

14. Bizquitartean Moisec Edomeco erregueri Cadesetic mandatariac igorri ciozcan erratera: Hau gaztiatzen darotzu çure anaia Israelec: Badaquiçu cer lanac atzeman gaituen gu;

15. Nola gure aitac jautsi içan ciren Eguiptora, nola han egotu garen asco urthez, eta atsecabeztatu gaituzten Eguiptoarrec gu eta gure aitac;

16. Eta nola oihu eguin diogun Jaunari, nola ençun gaituen eta bidali darocun aingueru bat, Eguiptotic athera gaituena. Huna non çure azquen muguetan den Cadeseco hirian gueldituac,

17. Othoizten çaitugun çure lurretic iragaitera utz gaitzatzun. Ez gare goanen ez çure landac gaindi, ez çure mahastiac barna; ez dugu çure putzuetaco ura edanen, bainan bide-bidetic ibilico gare, ez escuin, ez ezquer makurtu gabe çure muguez berce aldera iragan arteo.

18. Edomec ihardetsi cioen: Ez haiz ene eremuetaric iraganen; bercela harmequin atheratuco natzaic hiri.

19. Israelgo semeec erran çuten: Bide jotic ibilico gare: eta guc eta gure aciendec çure uretaric edaten badugu, çucen dena emanen dugu: sariaz ez da makurric batere içanen; bakarric çalhuqui iragaitera utz gaitzatzu.

20. Bainan hunec ihardetsi çuen: Ez haiz iraganen. Eta berehaha bidera atheratu citzaioeten guiçon elemenia batequin eta indar gogorrequin;

21. Eta bere eremuetaric bidea uzteco othoizten çuenari etzioen galdea nahi içan onhetsi: hargatic Israel baztertu cen haren ganic.

22. Eta campac higuituric Cadesetic, ethorri ciren Horreco mendira, ceina baita Edomen lurreco muguetan.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 20