Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 18:7-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ordean çuc eta çure semeec beguira çaçue çuen apheztasuna: eta aldareco cerbitzuari dagozquioten guciac, eta belaz barnean direnac, aphecen escuz xuxendu beharco dira; baldin edocein arrotz hurbil baledi, hila içan bedi.

8. Eta Jaunac erran cioen Aaroni: Huna non eman darotzudan ene picainen çaimpena. Israelgo semeec sainduesten dituzten guciac eman darozquitzuet çuri eta çure semeei apheztasuneco cargua gatic bethico çucenetan.

9. Hautchec beraz hartuco dituçu sainduetsiac diren eta Jaunari escainiac direnetaric. Edocein escainça eta sacrificio, eta edocein gauça bekatuaren gatic eta hobenaren gatic niri bihurcen dena, eta sainduren saindu erorcen, çu. rea içanen da eta çure semeena.

10. Sainduteguian janen duçu: bakarric guiçonquiec janen dute hartaric, çuretzat delacotz berecia.

11. Bainan Israelgo semeec botuz eman eta escaini picainac eman darozquitzuet çuri eta çure seme alabei bethico çucenetan: çure etchecoric xahu denac jan beça hequietaric.

12. Hoberen den gucia oliotic, eta arnotic, eta oguitic, picainetaco Jaunari escaincen den gucia, çuri eman darotzut.

13. Lurrac sorcen dituen fruitu gucien picainac, eta Jaunari ekarriac direnac, çuretzat erorico dira: çure etchecoric xahu denac hequietaric jan beça.

14. Israelgo semeec botu ariaz niri emanen darotetan gucia çurea da.

15. Edocein haraguiren sabeletic lehenic ilkitzen den cein-nahi, Jaunari escaincen diotena, içan dadien guiçonetaric edo aciendetaric, çure çuceneco içanen da: haletan bizquitartean non guiçonaren lehen-sorthuarençat onhetsico baituçu balioa, eta berrerosaraciren baitituçu lohi diren abere guciac,

16. Ceinen berrerospena eguinen baita hilabethe baten buruan borz siclo cilharrezcoz, sainduteguico phisura. Sicloac hogoi obola ditu.

17. Bainan ez dituçu berrerosaracico behiaren, ardiaren eta ahunçaren lehen-sorthuac, Jaunari sainduetsiac çaicozcoelacotz. Bakarric, aldare gainean hequien odola ixurico duçu, eta Jaunari usain guciz onetan erreco dituçu bilgorrac.

18. Haraguiac ordean çuretzat erorico dira; hala nola bulhar-arte consecratua eta escuineco sorbalda, çureac dira.

19. Sainduteguico picain guciac, Israelgo semeec Jaunari escaincen diozcatenac, eman darozquitzuet çuri eta çure seme-alabei, bethico çucenetan. Gatz-patua behin-bethiracoa da Jaunaren aitzinean çuretzat eta çure semeençat.

20. Eta Jaunac erran cioen Aaroni: Israelgo semeen lurrean etzarete deuseren jabe içanen, eta hequien artean ez duçue çathiric içanen: ni naiz çure çathia eta ondoretasuna Israelgo semeen erdian.

21. Lebiren semeei ordean berençat eman diozcatet Israelgo hamarren guciac, batasuneco tabernaclean eguiten darotedan cerbitzuaren sari;

22. Israelgo semeac ez ditecen guehiago tabernacleari hurbil, eta ez deçaten eguin herioa dakarquen bekatua;

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 18