Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 15:4-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Edoceinec imola deçan bitima, escainico du, irin cethatuzco sacrificioa, ephiaren hamargarren bat, bustiric olioz, ceina içanen baita hin laurdeneco neurriaren bethe;

5. Eta arnotic, libacioneen eguiteco, neurri bera emanen du nahiz holocaustarençat, nahiz bitimarençat. Bildots bakotcharençat

6. Eta ahariençat irinaren sacrificioa içanen da bi hamargarrenatecoa, hinaren heren bat olioz bustiric;

7. Eta Jaunari goçotasuneco urrinetan libacioneco arnoa escainico du neurri beraren herena.

8. Bainan idietaric eguinen duçunean holocausta edo bitima, botu bethetzeco edo baquezco bitimatzat,

9. Idi bederaca emanen dituçu hirur hamargarren irin cethabatu, olioz bustiric, ceina içan beharco baita hinaren neurriaren erdia.

10. Eta libacione eguiteco arnoa neurri berecoa içanen da, Jaunari usain goçoeneco escaincetan.

11. Hola eguinen duçu

12. Idi, ahari, bildots eta pittica bederaca.

13. Nahiz lekuco umeec, nahiz arrotzec

14. Ceremonia beretan escainico dituzte sacrificioac.

15. Manamendu bakar bat eta legue bat baicic ez da içanen nola çuençat hala berce toquitaric ethorriençat.

16. Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

17. Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute:

18. Emanen daiotzuetan lurrera ethorriac içanen çaretenean,

19. Eta toqui hartaco oguitic jan duqueçuenean, Jaunari berecico diozcatzue picainac

20. Çuen jatecoetaric, larrainetic picainac berezten dituçuen beçala,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 15