Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 15:30-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Bainan ceinac-ere hampurusqueriaz cerbait bekatu eguin baituque, içan dadien herricoa edo arrotza (ceren Jaunari bihurtu çaioen), galduco da bere populutic.

31. Ecen Jaunaren hitza erdeinatu du, eta alfertu du haren manamendua: hargatic galduco da eta jasanen du bere gaixtaqueria.

32. Bada, guerthatu cen, Israelgo semeac mortuan cirelaric, guiçon bat egur bilcen atzeman çutela larumbatean.

33. Erakarri cioeten Moisi, Aaroni eta baldarna guciari.

34. Hauquiec preso eçarri çuten, ez-jaquinez cer eguin behar cen hartaz.

35. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Heriotzez hila içan bedi guiçon hori; campen haindian oste guciac harrica cali beça.

36. Eta campetaric atheraturic, harrica lehertu çuten, eta hila içan cen Jaunac manatu beçala.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 15