Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 15:28-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Eta apheçac harençat othoitz eguinen du, ez-jaquinez bekatu eguin duelacotz Jaunaren aitzinean: eta barkamendua ardietsico dio, eta barkatua içanen çaio.

29. Nahiz lekuco umeençat, nahiz arrotzençat legue bat içanen da ustecabetan bekatu eguiten duten guciençat.

30. Bainan ceinac-ere hampurusqueriaz cerbait bekatu eguin baituque, içan dadien herricoa edo arrotza (ceren Jaunari bihurtu çaioen), galduco da bere populutic.

31. Ecen Jaunaren hitza erdeinatu du, eta alfertu du haren manamendua: hargatic galduco da eta jasanen du bere gaixtaqueria.

32. Bada, guerthatu cen, Israelgo semeac mortuan cirelaric, guiçon bat egur bilcen atzeman çutela larumbatean.

33. Erakarri cioeten Moisi, Aaroni eta baldarna guciari.

34. Hauquiec preso eçarri çuten, ez-jaquinez cer eguin behar cen hartaz.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 15