Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 15:26-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Eta barkatua içanen çaiote Israelgo semeen populu guciari, eta hequien artean dabilçan arrotzei, ceren populu guciaren hutsa den ustecabezcoa.

27. Norbaitec bakarric jaquin gabean bekatu eguin badu, urtheco ahunz bat escainico du bere bekatuarençat:

28. Eta apheçac harençat othoitz eguinen du, ez-jaquinez bekatu eguin duelacotz Jaunaren aitzinean: eta barkamendua ardietsico dio, eta barkatua içanen çaio.

29. Nahiz lekuco umeençat, nahiz arrotzençat legue bat içanen da ustecabetan bekatu eguiten duten guciençat.

30. Bainan ceinac-ere hampurusqueriaz cerbait bekatu eguin baituque, içan dadien herricoa edo arrotza (ceren Jaunari bihurtu çaioen), galduco da bere populutic.

31. Ecen Jaunaren hitza erdeinatu du, eta alfertu du haren manamendua: hargatic galduco da eta jasanen du bere gaixtaqueria.

32. Bada, guerthatu cen, Israelgo semeac mortuan cirelaric, guiçon bat egur bilcen atzeman çutela larumbatean.

33. Erakarri cioeten Moisi, Aaroni eta baldarna guciari.

34. Hauquiec preso eçarri çuten, ez-jaquinez cer eguin behar cen hartaz.

35. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Heriotzez hila içan bedi guiçon hori; campen haindian oste guciac harrica cali beça.

36. Eta campetaric atheraturic, harrica lehertu çuten, eta hila içan cen Jaunac manatu beçala.

37. Halaber Jaunac erran cioen Moisi:

38. Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute, litsac eguin detzatela beren capen izquinetan, xingola gorrimoreac eçarriz hequietan,

39. Hequiec ikustearequin, orhoit ditecençat Jaunaren manamendu guciez, eta jarraic ez ditecençat beren gogoeta eta beguiei, ceinac gauça hainitzetan lohitzen baitira;

40. Bainan edergailu hequiec guehiago orhoitaraz ditzaten Jaunaren manamenduez, eta saindu içan ditecen bere Jaincoaren aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 15