Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 14:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta Jauna alde badugu, hartan sarraracico gaitu, eta emanen darocu esnea eta eztia darioen lurra.

9. Berautzue bihurriarena eguitetic Jaunaren contra, eta ez içan lur hartaco populuaren lotsaric, ecen nola oguia, hala irets detzazqueguque: ecen gueriça gucia guibelatu da hequien ganic: gurequin da Jauna, beldurric ez içan.

10. Bainan nola oste gucia izcolaca baitzagoen, eta harrica nahi baitzituen hequiec xahutu, Jaunaren gloria batasuneco tabernaclearen gainean aguertu cen Israelgo seme guciei.

11. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Noiz arteo populu hau gaizqui minçatuco da nitaz? Noiz arteo ez nau sinhetsico, horien aitzinean eguin içan ditudan sendagaila gucien ondoan?

12. Içurritez joco ditut beraz, xahutuco ditut; eta çu, eçarrico çaitut populu handi eta hau baino hazcarrago baten buruçagui.

13. Eta Moisec erran cioen Jaunari: Nahi othe cinduque Eguiptoarrec, ceinen erditic atheratu baituçu populu hau,

14. Eta lur hortaco egoiliarrec, ceinec aditu baitute, oi Jauna, populu hunen erdian çarela, bekoz beko aguercen çarela, çure hedoiac gueriçatzen duela, hedoi habean hauquien aitzinean goaten çarela egunaz, eta suzco habean gabaz,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 14