Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 14:22-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Bizquitartean ene ospea eta eguin ditudan sendagailac Eguipton eta mortuan, ikusi dituzten guiçon guciec, eta halaric-ere hamar alditaraino froguetara behartu nautenec, eta ene boçari behatu ez direnec

23. Ikusiren ez dute nic cinequin hequien aitei aguindu lurra, eta niri irain eguin darotedanetaric bakar batec ere ez du haren gainean beguia eçarrico.

24. Caleb ene cerbitzaria, ceina berce izpiritu batez bethea jarraiqui baita niri, sarraracico dut inguratu duen lurrean, eta hartaz goçatuco da harenganicaco ondoregoa.

25. Amalectarrac eta Cananearrac baitaude haranetan, bihar campac higuituco ditutzue, eta mortura bihurtuco çare itsaso Gorrico bideaz.

26. Eta Moisi eta Aaroni Jauna minçatu cen huneletan:

27. Noiz arteo ene contra erasian egonen da oste guciz gaixto hori? Aditu ditut Israelgo semeen arrangurac.

28. Erroçute beraz: Bici naiz, dio Jaunac: nola-ere minçatu baitzarete, aditzen çaituztedalaric, hala eguinen darotzuet.

29. Çuen gorphutzac mortu hortan hilic gueldituco dira. Hogoi urthetaco eta goitico kondatuac içan çarezten guciac, eta ene contra erasian haritu çaretenac

30. Etzarete, Caleb Jephonen semeaz, eta Josue Nunen semeaz landan, sarthuco lur hortan, ceinaren gainean alchatu bainuen ene escua horco egoiliar eguinen cintuztedala.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 14