Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 13:13-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Danen leinutic, Amiel, Jemaliren semea;

14. Aserren leinutic, Esthur, Micaelen semea;

15. Nefthaliren leinutic, Nahabi, Bapsiren semea;

16. Gaden leinutic, Güel, Maquiren semea.

17. Horiec dira Moisec leku ikustera igorri cituen guiçonen icenac: eta Ofe, Nunen semea deithu çuen Josue.

18. Moisec igorri cituen beraz Canaango lurra beguiz harcera, eta erran cioeten: Hegoaldeco lurretaric igan çaitezte; eta mendietara heldu çaretequeenean,

19. Beguizta çaçue lurra, cerica den; cer populu dagoen han, ala den hazcarra, ala erphila; ostea ttipia den, ala handia;

20. Lurra bera, ona, ala tcharra den; nolaco hiriac diren, harrasiz inguratuac, ala harrasiric gabeac;

21. Lurra guicena, ala agorra den, oihansua, ala çuhaitzic gabea. Emaçue bihotzez, eta ekarzquigutzue lurreco fruituetaric. Bada, hura cen mahats berrien jateco muga.

22. Eta igan cirenean, lurra beguiztatu çuten Sineco mortutic Errohoberaino, Ematheco sarceraino.

23. Eta hegoaldera igan ciren eta ethorri Hebronera, han egoten baitziren Enaquen semeac, Aquiman, Sisai eta Tholmai; ecen Hebron, Tanis, Eguiptoco hiria baino çazpi urthe lehenago eguina cen.

24. Eta goanic Mahats-mulkoco errecaraino, aihen bat moztu çuten bere mulkoarequin, eta bi guiçonec haga batean eraman çuten. Hartu cituzten orobat toqui hartaco mingranetaric eta picoetaric:

25. Leku hura deithua içan cen Nehelescol, erran nahi da Mahats-mulkoco erreca, Israelgo semeec handic ekarri çutelacotz mahats-mulkoa.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 13