Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 11:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bizquitartean Jaunaren contra atheratu cen populutic erasia bat, nekeaz arranguratzen cirenena iduri. Jaunac hori ençunic, hasarretu cen. Jaunaren su bat biztu cen hequien artean, eta iretsi çuen campen azquen burua.

2. Eta populuac Moisi oihu eguinic, Moisec Jaunari othoitz eguin çuen, eta iraungui cen sua.

3. Eta toqui hura deithu çuen: Erreleku, ceren han biztu cen hequien contra Jaunaren sua.

4. Guero jende nahas-mahas bat, Eguiptotic hequiequin igan cena, guticiaz hurrandu cen, jarriric ematen cela nigarrari, Israelgo semeetaric ere orobat haren gana bilduric, eta erran çuen: Guri norc emanen darocu haraguia jatera?

5. Orhoit gure Eguipton urruric jaten guintuen arrainez: gogora heldu çaizcu hango concombreac, meloinac, phorruac, tipulac, baratchuriac.

6. Agor da gure barnea; gure beguiec manaz berceric ez dute ikusten.

7. Bada, manac iduri çuen coriandra eta bdelioaren cara çuen:

8. Eta populua goaten cen inguruetara, eta hartaric bilduric, iharan ehaiten çuen edo xurruan ehehatzen, eta elcean egosiric, hartaric eguiten cituen ophiltto batzu, ahoan ogui olioztatua iduri çutenac.

9. Gabaz ihinça campen gainera erorcen cenean, mana ere jausten cen orobat.

10. Moisec beraz populua ençun çuen nigarrez familiaca, cein bere olhaco athean. Jaunaren hasarrea borthizqui jauci cen: bainan Moisi ere gauça ecin jasana iduritu citzaioen.

11. Eta erran cioen Jaunari: Certaco eman dioçu atsecabe çure muthilari? certaco ez dut çure aitzinean gracia aurkitzen? eta certaco ene gainera eman duçu populu hunen guciaren carga?

12. Ala eneganicacoa othe da oste hau gucia, ala ni naiz hunen aita, niri erratecotzat: Çure galçarrean ekarzquitzu unhideac haurttoa ekarcen ohi duen beçala, eta eraman çatzu cinequin horien aitei aguindu diotedan lurrera?

13. Nondic içanen dut horremberceco osteari emateco haragui? Nigarrez daude ene contra, diotelaric: Iguçu haraguia jatera.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 11