Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 10:6-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Turutaren bigarren haitean eta molde bereco durrundaldian, egüerdi-aldean direnec alchatuco dituzte campac, eta gaineracoec molde berean egunen dute, turutec abiaraztecotzat joco dutenean.

7. Bainan populu guciac bildu beharco duenean, turutec astiqui joco dute, eta ez jaçarteca.

8. Bada, Aaronen seme aphecec joco dituzte turutac: eta legue hunec bethi iraunen du çuen ondocoetan.

9. Çuen lurretic guerlara atheratzen baçarete guducatzen çaituzten etsaien contra, durrundatuz joco ditutzue turutac; eta çuetaco orhoitzapena çuen Jainco Jaunaren aitzinean içanen da, etsaien escuetaric iraiz cetzatençat.

10. Barazcari bat duçuenean, besta egunetan, eta hilabethe hasteetan, turutac joco ditutzue holocausten eta baquezco bitimen gainera, çuen Jaincoaren orhoitzapenetan içan ditecençat. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

11. Bigarren urthean, bigarren hilabethean, hilabethearen hogoigarren egunean, hedoia goratu cen batasuneco tabernaclearen gainetic;

12. Eta Israelgo semeac beren andanetan goan ciren Sinaico mortutic, eta hedoia berriz Pharango eremuan baratu cen.

13. Eta Jaunac Moisen arartecoz eman manamenduaren arabera, lehembicicoric higuitu cituzten campac

14. Judaren semeec, beren andanetan: Nahason, Aminadaben semea cen hequien aitzindaria.

15. Isacarren semeen leinuan, Nathanael, Suarren semea cen aitzindari.

16. Çabulonen leinuan, Eliab, Helonen semea cen aitzindari.

17. Eta tabernaclea jautsia içan cen, eta hura soinean ilki ciren Jersonen eta Merariren semeac.

18. Eta Errubenen semeac bideari eman ciren beren andana eta lerrotan. Helisur, Sedeurren semea cen hequien aitzindaria.

19. Salamiel, Surisadairen semea cen aitzindari Simeonen semeen leinuan.

20. Eliasaph, Duelen semea cen aitzindari Gaden leinuan.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 10