Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 10:25-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Campetaric azquenic goan cirenac, ciren Danen semeac beren andanetan: Ahiecer, Amisadairen semea cen hequien armadaco aitzindari.

26. Pheguiel, Ocranen semea cen Aserren semeen leinuco aitzindari.

27. Nefthaliren semeen leinuan, Ahira, Enanen semea cen aitzindari.

28. Horra nola ciren Israelgo semeen campatzeac eta abiatzeac beren andanetan ilkitzen cirenean.

29. Eta Moisec erran cioen bere coinatari, Hobab, Erragüel Madiantarraren semeari: Bagoaci Jaunac guri eman gogo darocun lekura: çato gurequin, ongui eguin deçaçugunçat, ecen Jaunac ontasun aguindu dio Israeli.

30. Hunec ihardetsi cioen: Ez naiz çurequin goanen, bainan itzulico naiz sorthu naicen ene lurrera.

31. Moisec erran cioen: Ez gaitzatzula utz, ecen çuc badaquizquitzu cer toquitan mortua gaindi gure campac behar ditugun phausatu, eta gure bidari içanen çare.

32. Eta gurequin ethorri ondoan, emanen darotzugu Jaunac guri ematera dohaquigun ontasunetaric hoberena den gucia.

33. Abiatu ciren beraz Jaincoaren menditic hirur egunen bidean, eta Jaunarequilaco batasuneco arka goaten cen beguien aitzinean, hirur egun hequietan campa-lekuac bereciz.

34. Jaunaren hedoi bat ere hequien gainean egoten cen egunaz, bidean cihoacenean.

35. Eta arka goratzen çutenean, Moisec erraten çuen: Jaiqui çaite, Jauna; haiçatuac içan beitez çure etsaiac, eta higüin çaituztenec ihes eguin beçate çure beguithartetic.

36. Eta arka phausatzen çutenean, erraten çuen: Jauna, itzul çaite Israelgo armadaco ostera.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 10