Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 10:21-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta Caatharrac bideari eman ci-ren sainduteguia soinean. Tabernaclea eramana cen xutic eçarceco toquira heldu arteo.

22. Efraimen semeec ere campac higuitu cituzten beren andanetan: Elisama, Amiuden semea cen hequien armadaco aitzindari.

23. Galamiel, Phadasurren semea cen Manaseren semeen leinuco aitzindari.

24. Abidan, Jedeonen semea cen Benjaminen leinuco aitzindari.

25. Campetaric azquenic goan cirenac, ciren Danen semeac beren andanetan: Ahiecer, Amisadairen semea cen hequien armadaco aitzindari.

26. Pheguiel, Ocranen semea cen Aserren semeen leinuco aitzindari.

27. Nefthaliren semeen leinuan, Ahira, Enanen semea cen aitzindari.

28. Horra nola ciren Israelgo semeen campatzeac eta abiatzeac beren andanetan ilkitzen cirenean.

29. Eta Moisec erran cioen bere coinatari, Hobab, Erragüel Madiantarraren semeari: Bagoaci Jaunac guri eman gogo darocun lekura: çato gurequin, ongui eguin deçaçugunçat, ecen Jaunac ontasun aguindu dio Israeli.

30. Hunec ihardetsi cioen: Ez naiz çurequin goanen, bainan itzulico naiz sorthu naicen ene lurrera.

31. Moisec erran cioen: Ez gaitzatzula utz, ecen çuc badaquizquitzu cer toquitan mortua gaindi gure campac behar ditugun phausatu, eta gure bidari içanen çare.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 10