Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 10:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna huneletan Moisi minçatu cen:

2. Cilhar beratzez çuretzat eguizquitzu bi turuta, ceinetaz deithuco ahal içanen baituçu ostea, campac alchatzecoac içanen direnean.

3. Eta turutac jotzen dituçunean, oste gucia çu gana bilduco da batasuneco tabernaclearen aitzinera.

4. Baldin behin jotzen baduçu, Israelgo populuaren aitzindariac eta buruçaguiac ethorrico dira çu gana.

5. Bainan turutac luceçago eta jaçarteca durrundatzen badu, iguzqui-haice aldean direnec alchatuco dituzte campac lehenic.

6. Turutaren bigarren haitean eta molde bereco durrundaldian, egüerdi-aldean direnec alchatuco dituzte campac, eta gaineracoec molde berean egunen dute, turutec abiaraztecotzat joco dutenean.

7. Bainan populu guciac bildu beharco duenean, turutec astiqui joco dute, eta ez jaçarteca.

8. Bada, Aaronen seme aphecec joco dituzte turutac: eta legue hunec bethi iraunen du çuen ondocoetan.

9. Çuen lurretic guerlara atheratzen baçarete guducatzen çaituzten etsaien contra, durrundatuz joco ditutzue turutac; eta çuetaco orhoitzapena çuen Jainco Jaunaren aitzinean içanen da, etsaien escuetaric iraiz cetzatençat.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 10