Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 1:43-54 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

43. Berrogoi eta hamahirur mila eta lau ehun.

44. Horiec dira Moisec eta Aaronec, eta Israelgo hamabi buruçaguiec kondatu cituztenac, cein bere ahaidegoaren etcheca.

45. Eta Israelgo seme guciac etcheca eta, familiaca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara goan ahal citazqueenac, ciren

46. Sei ehun eta hirur mila borz ehun eta berrogoi eta hamar.

47. Bainan lebitarrac etziren hequiequin kondatuac içan beren familietaco leinuan.

48. Ecen Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

49. Ez deçaçula konda Lebiren leinua, eta ez duçu atheraco hequien kondua Israelgo semeenarequin.

50. Bainan eçar çatzu lekucotasuneco tabernaclearen, hartaco uncien eta ceremonietan erabilcen diren pusca gucien çainceco. Berec erabilico dituzte tabernaclea eta hartaco tresna guciac: eguimbide horiec betheco dituzte, eta tabernaclearen inguruan campatuco dira.

51. Abiatzeracoan, lebitarrec jautsico dute tabernaclea: campatzeracoan çucenduco dute. Atzeric norbait hurbilcen bada, hila içanen da.

52. Ordean Israelgo semeac campatuco dira, cein beren andanetan, araldetan eta armadan.

53. Bada, lebitarrec beren olhac jarrico dituzte tabernaclearen inguruan, beldurrez-eta Jaunaren hasarrea jauts dedin Israelgo semeen gainera, eta lekucotasuneco tabernaclearen çain atzarriric egonen dira.

54. Israelgo semeec eguin cituzten beraz Jaunac Moisi manatu guciac.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 1