Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 9:23-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Hequien semeac berhatu ditutzu ceruco içarrac beçala, eta erakarri ditutzu lur huntara, ceintaz hequien aitei erran baitzinaroeten sarthuco cirela eta goçatuco çutela.

24. Eta hequien semeac ethorri dira eta goçatu dute lurra eta hequien aitzinean aphaldu ditutzu hemen egoten ciren Cananearrac, eta hequietaco erregueac eta lekuco populuac escuetara arthiqui daroeztetzu, hequietaz eguin ceçaten nahi çutena.

25. Hargatic hartu dituzte hiri hazcarrac eta lur gori bat, eta goçatu dituzte etche ontasun orotaric betheac; berceec eguinicaco urteguiac, mahastiac, olibadiac eta fruituac çakarzten çuhaitz asco; eta jan dute, ase eta guicendu dira; eta çure onaren handiaz, goço gucien nasaicia içatu dute.

26. Bainan hasarretzera ekarri çaituzte, çure ganic urrundu dira, eta beren guibelera arthiqui dute çure leguea; eta çure gana bihurceaz jaçarcen cioten profetac hil dituzte, eta burho handiac arthiqui dituzte.

27. Eta çuc arthiqui ditutzu beren etsaien escuetara, eta hequiec atsecabetan eçarri dituzte. Eta beren hesturaco orduan, deihadar çure ganat eguin dute, eta çuc cerutic aditu duçu; eta çure urricalpen handiaren arabera, igorri daroeztetzu salbatzaileac, hequien atheratzeco beren etsaien escuetaric.

28. Eta noiz-etare phausu hartu baitzuten, itzuli dira çure aitzinean gaizquiaren eguitera; eta utzi ditutzu beren etsaien escura, ceinac nausi jarri baitzaizcote. Bihurtu dira çure alderat, deihadar eguin darotzute; eta çuc cerutic ençun eta çure urricalçapenetan ascotan libratu ditutzu.

29. Eta errequeitu ditutzu çure leguerat itzul citecen. Hequiec berriz, burgoiqui haritu dira, eta ez dituzte ençun çure manamenduac, eta bekatu eguin dute çure erabaquien contra, ceinac bethetzen baditu guiçonac, hequien bidez bicico baita; eta guibelaz itzuli dira, gogortu dituzte beren buruac, eta ez dute ençun.

30. Eta hequien gainean asco urthez luçatu duçu, eta çure izpirituaz çure profeten arartecoz errequeitu ditutzu; eta ez dute ençun, eta lurretaco jendaien escuetara arthiqui ditutzu.

31. Bainan çure urricalçapen handietan ez ditutzu alde bat xahutu eta utzi; ceren çu baitzare urricalmenduzco Jainco barkatiarra.

32. Hargatic orai, oi gure Jainco handi, hazcar eta ikaragarria, hitza eta urricalmendua iduquitzen ditutzuna, gu, gure erregueac, gure buruçaguiac, gure apheçac, gure profetac, gure aitac eta çure populu gucia, Asurgo erregueren egunetaric eta orai arteo atzeman gaituzten çorigaitz gucietaric ez aldara çure beguithartea.

33. Eta çucena çare çu gure gainera jautsi diren çorigaitz gucietan, ceren eguiaren arabera eguin baituçu; gu aldiz, tzarquerian ibili gare.

34. Gure erregueec, gure buruçaguiec, gure aphecec eta gure aitec ez dute bethe çure leguea, ez dituzte ençun çure manamenduac ez-eta hequien baithan atheratu ditutzun lekucotasunac.

35. Eta hequiec beren erreinuetan, hequiençat baliaraci duçun çure ontasun handian, eta aitzinera eman daroeçun lur çabal eta gorian etzaituzte cerbitzatu eta beren jaidura guciz tzarretaric bihurtu ez dira.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 9