Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 9:10-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta eman ditutzu eçagutzariac eta sendagailac Faraonen baithan, haren cerbitzari gucien baithan, eta haren lurreco populu gucian; eçagutu duçu alabainan burgoiqui haritu cirela hequien contra; eta çure icena goratu duçu orduan, egungo egunean beçala.

11. Itsasoa urratu duçu hequien aitzinean, eta leihorrez iragan dira itsasoaren erditic; aldiz, hequien ondotic jarraiquitzen cirenac lecera arthiqui ditutzu, harria ur çurrumbilora beçala.

12. Lanhozco habean hequien bidatzaile içatu çare egunaz, eta suzco habean gabaz, agueri içan çaquioten hequiec çabilçan bidea.

13. Halaber jautsi çare Sinaico mendira; hequiequin minçatu çare cerutic, eta eman diozcatzute erabaqui çucenac, eguiazco leguea, ceremoniac eta manamendu onac.

14. Erakutsi dioçute çure larumbataren sainduesten, eta Moise çure cerbitzariaren escuz eman diozcatzute manamenduac, ceremoniac eta leguea.

15. Cerutic ere, beren gosean, oguia eman dioçute, eta ura harri mokorretic atheratu dioçute egarri cirenean, eta erran dioçute sar citecen eta goça ceçaten lurra, ceinaren gainean escua alchatu baitzinduen emanen cinaroetela.

16. Bainan berac eta gure aitac burgoiqui haritu içan dira, gogortu dituzte beren buruac, eta ez dituzte ençun çure manamenduac.

17. Eta ez dute nahi içan aditu, eta ez dira orhoitu hequiençat eguin cintuen sendagailez. Gogortu dituzte beren buruac, eta bihurri eguitea gatic beçala, burua itzuli dute beren gathibutasunera bihurceco. Çu ordean, Jainco lagunça-eguile, barkatiar, eta urricalmendutsua, luçacor eta urricalpen handitacoa, ez ditutzu bazterrerat utzi;

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 9