Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 7:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, harrasia eguina içan cen ondoan, eta atheladac eçarri nituenean eta beguietan iragan nituenean athalçainac, cantariac eta lebitarrac,

2. Manatu nituen Hanani ene anaia eta Hananias Jerusalemeco etcheco buruçaguia (ecic hura guiçon cin eta berceac baino Jaincoaren beldurragoa iduritzen citzaidan);

3. Eta erran naroten: Iguzquia berotu arteo ez beitez idec Jerusalemeco atheac. Eta oraino han cirelaric, atheac hersiac eta hagatuac içan ciren; eta Jerusalemdarretaric çainac eçarri nituen, cein bere aldian eta bere etchearen parrean.

4. Hiria berriz, hainitz cen çabala eta handia eta populua gucia haren erdian, eta etcheac etziren eguinac.

5. Bainan Jaincoac eçarri çuen ene bihotzean bilaraztea handiac, cargudunac eta jende xehea, hequien kondatzeco; eta lehembicicoric ethorri cirenen konduaren liburua atzeman nuen, eta hartan iscribatua aurkitu cen:

6. Hauquiec dira lekuco umeac, gathibutasunetic bihurtu direnac, eta Nabucodonosorrec Babilonaco erreguec eraman cituenac, eta Jerusalemera, eta Judeara, eta cein bere hirira itzuli direnac:

7. Çorobabelequin ethorriac: Josue, Nehemias, Açarias, Erraamias, Nahatnani, Mardoqueo, Belsam, Mespharath, Begoai, Nahum, Baana. Israelgo populuticaco guiçonen nombrea:

8. Pharosen semeac, bi mila ehun hirur hogoi eta hamabi;

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 7