Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 5:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta populutic eta emazteetaric oihu handi bat atheratu cen, hequien anaia Juduen contra.

2. Eta baciren erraten çutenac: Hainitz dira gure semeac eta alabac; hequien truc oguia har deçagun, eta jan deçagun, eta bici gaitecen.

3. Eta baciren erraten çutenac: Gure landac, mahastiac eta etcheac eman detzagun bahi, eta oguia har deçagun gosete huntan.

4. Eta berceec erraten çuten: Dirua mailega deçagun erregueren cerguetaric, eta eman detzagun gure landac eta mahastiac.

5. Eta orai, nolaco gure anaien haraguia, halaco da gure haraguia; nolaco horien semeac, halaco dira gure semeac ere. Huna non gathibutasunaren azpico eçarcen ditugun gure semeac eta alabac; gathibu dira gure alabac, eta horien berrerostecoric ez dugu; eta berceec goçatzen dituzte gure landac eta mahastiac.

6. Eta gogorqui samurtu nincen aditu nuenean hitz horien araberaco hequien oihua.

7. Ene baithan gogoetan egon nincen; eta larderiatu nituen handiac eta cargudunac, eta erran naroten: Lucurua bakotchac beharcen duçue çuen anaien ganic? Eta bilku handi bat eguinaraci nuen hequien contra.

8. Eta erran naroten: Guc, daquiçuen beçala, gure ahalaren arabera berrerosi ditugu gure anaia Juduac jendaiei salduac içan cirenac; eta çuec beraz salduco ditutzue çuen anaiac, eta guc beharco ditugu berrerosi? Ixilic guelditu ciren, eta etzuten kausitu cer ihardets.

9. Eta erran naroten: Ez da ona çuec eguiten duçuen gauça. Certaco etzarete gure Jaincoaren beldurrean ibilcen, jendaia gure etsaiec ez diaçaguten iroiric eguin?

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 5