Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 4:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, guerthatu cen Sanabalatec aditu çuenean harrasia alchatzen guinduela, hasarretu cela hainitz; eta bere sephan, trufatu cituen Juduac,

2. Eta beren anaien eta Samariar ostearen aitzinean erran çuen: Cer hari dira Judu gaiçoac? Jendaiec utzico othe dituzte? Sacrificatuco eta akabatuco othe dute egun batez? Harrasiric eguin othe deçaquete suac herrauts munthoin batzuetara bihurtu dituen harri batzuequin?

3. Haren aldean cen Tobias Amontarrac ere erran çuen: Eguin beçate; haceri bat heldu balin bada, horien harrizco harrasiaren gainetic jauci eguinen du.

4. Adi çaçu, oi gure Jaincoa, nola garen erdeinutara eroriac; laidoa horien buruaren gainera bihurraraz çaçu, eta gathibutasuneco lurrean erran çatzu erdeinagarritzat.

5. Ez biaçaçu itzal horien tzarqueria, eta ez bedi ecezta horien bekatua çure beguithartearen aitzinean, trufatu dituztelacotz çure hiriaren eguileac.

6. Hargatic harrasia alchatu eta berritu guinduen erditaraino; eta populuaren bihotza lanera berotua cen.

7. Bainan noiz-etare Sanabalatec, Tobiasec, Arabiarrec, Amontarrec eta Açotarrec aditu baitzuten Jerusalemeco harrasico urradura tapatua cela eta hauscura gucian bethetzen hasi cirela, hasarre handitan sarthu ciren.

8. Eta guciac elkar gana bildu ciren, ethorceco Jerusalemen guducatzera eta celaten hedatzera.

9. Gure Jaincoari othoitz eguin guinaroen, eta hequien contra gau eta egun çainac eçarri guintuen harrasiaren gainean.

10. Bada, Judac erran çuen: Ahitua da ekarlearen indarra, lurqueta sobera da, eta guc ecin alchatuco dugu harrasia.

11. Eta gure etsaiec erran çuten: Ez beçate deusere jaquin, hequien erdira sar gaitecen arteo; orduan hilen ditugu eta gueldiaracico dugu lana.

12. Bainan guerthatu cen hequien aldean egoten ciren Juduac ethorri cirela, eta hamarretan erran çarocutela gauça, gure gana ethorri ciren leku gucietaric;

13. Eta harrasi guibeleco lekuan populua lerroan eçarri nuen inguruan ezpatequin, lancequin eta arrambelequin.

14. Beguiratu nuen eta jaiqui nincen, eta buruçaguiei, cargudunei eta gaineraco populuari erran naroten: Ez içan hequien beguithartearen beldur. Orhoit çaitezte Jaun handi eta ikaragarriaz, eta guduca çaitezte çuen anaia, çuen seme, çuen alaba, çuen emazte eta çuen etcheençat.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 4