Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 13:24-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Eta hequien haurrac erdi açotaraz minço ciren; etzaquiten juduaraz minçatzen, eta populu baten eta bercearen hizcuncetan nahasteca minço ciren.

25. Eta larderiatu nituen eta madaricatu. Hequietaric guiçonac jo nituen, buruac murriztu narozten eta Jaincoaz cin-eraguin naroten, beren alabac etzituztela arrotzen semeei emanen, eta beren semeençat eta beren buruençat etzutela hequien alabaric hartuco, nioelaric:

26. Salomon Israelgo erreguec ez othe çuen horrelaco gauçan bekatu eguin? eta segurqui asco eta asco jendaietan etzen haren idurico erregueric, eta maithatua cen bere Jaincoaz, eta Jaincoac Israel guciaren gainean erregue eçarri çuen, eta halere emazte arrotzec bekatura erorraraci çuten hura.

27. Eta guc ere, bihurriarena eguinez, eguinen othe dugu gaizqui handi hau gucia, non gure Jaincoaren leguea hautsico eta emazte arrotzac hartuco baititugu?

28. Bada, Joiada, Eliasib aphez-handiaren semearen umeetaric bat, Sanabalat Horonitarraren suhi cen, eta ene ganic urrun kendu nuen.

29. Ene Jainco Jauna, bici bedi çure orhoitzapena, apheztasuna eta aphez eta lebitar leguea lohitzen dutenen contra.

30. Xahutu nituen beraz emazte arrotz gucietaric, eta eçarri nituen apheçac eta lebitarrac beren lerroetan, cein beren eguimbideetan,

31. Eta egurren escainçaren gainean, ephe berecietan, eta picainen gainean. Ene Jaincoa, nitaz orhoit çaiteci ene onetan. Halabiz.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 13