Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 13:22-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Lebitarrei ere erran naroten, xahu citecen, eta atheen çaincera eta larumbataren sainduestera ethor citecen. Horren gatic beraz, ene Jaincoa, orhoit çaite nitaz, eta barka diçadaçu çure nihonereco urricalpenen arabera.

23. Orduco egunetan halaber ikusi nituen Juduac Açotar, Amontar eta Moabitar emazteac harcen cituztenac.

24. Eta hequien haurrac erdi açotaraz minço ciren; etzaquiten juduaraz minçatzen, eta populu baten eta bercearen hizcuncetan nahasteca minço ciren.

25. Eta larderiatu nituen eta madaricatu. Hequietaric guiçonac jo nituen, buruac murriztu narozten eta Jaincoaz cin-eraguin naroten, beren alabac etzituztela arrotzen semeei emanen, eta beren semeençat eta beren buruençat etzutela hequien alabaric hartuco, nioelaric:

26. Salomon Israelgo erreguec ez othe çuen horrelaco gauçan bekatu eguin? eta segurqui asco eta asco jendaietan etzen haren idurico erregueric, eta maithatua cen bere Jaincoaz, eta Jaincoac Israel guciaren gainean erregue eçarri çuen, eta halere emazte arrotzec bekatura erorraraci çuten hura.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 13