Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 13:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, egun hartan populuaren aitzinean iracurtu cen Moisen liburuan, eta hartan iscribatua aurkitu cen, Amontarrac eta Moabitarrac etzirela Jaincoaren baldarnan sarthu behar menderen mendetan;

2. Ceren etziren Israelgo umeei biderat atheratu oguiarequin eta urarequin, eta ceren hequien contra erakarri çuten Balaam hequien madaricatzera; eta gure Jaincoac benedicionetara bihurtu çuen madaricionea.

3. Bada, eguin cen, leguea aditu çutenean, Israeldic bereci cituztela arrotz guciac.

4. Eta horren gainean ikusteco çuen Eliasib apheçac, ceinari gure Jaincoaren etcheco kutcharen gaineco cargua eman baitzioten, eta Tobiasen ahaide hurbila cen.

5. Eguinaraci çuen beraz kutchategui handi bat beretzat, eta haren aitzinean han çauden emaitzac, isensua, unciac; oguiaren, arnoaren eta olioaren hamarrenac; lebitarren, cantarien, eta athalçainen çucenac, eta aphecen picainac.

6. Bada, horietan orotan ez nincen Jerusalemen, ceren Artacsercses Babilonaco erregueren hogoi eta hamabigarren urthean, erregueren gana goan bainincen, eta ene egun azquenetan erregue othoiztu nuen utz ninçan.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 13