Itun Zaharra

Itun Berria

Nahumen Profecia 3:11-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Hi ere beraz hordituren haiz eta arbuiatua içanen haiz, eta etsaiaren ganic escaturen dun lagunça.

12. Hire hazcargailuac oro ditun hala-nola picondoa bere picoequin; norbaitec higuitzen badu, jalearen ahora erorico baitire.

13. Horra hire populua hire erdian dela emaztequi batzu iduri; hire lurreco atheac çabal-çabalac egonen çaizcoten hire etsaiei; suac iretsico ditin hire athe-hagac.

14. Bil çan ura sethioco, sar hadi lohian, eta oinca çan, eta orhaturic eguinçan adrailuac.

15. Han ahituren hau suac; ezpatatic goanen haiz eta iretsiren hau brucoac beçala; brucoa beçala bil hadi, xartala beçala berha hadi.

16. Ceruan içar den baino tratu guehiago eguin içan dun: brucoac estali ditin bazterrac, eta hegaldaca goan dun.

17. Hire çainac ditun xartalac iduri, eta hire haurrac xartalacumeac beçala, çainac egun hotzean hesi-petan baitire maldatzen; iguzquia aguertu da, eta hegaldatu dire, eta ez da eçagun cein den hequiec ciren toquia.

18. Oi Asurgo erregue, lohacartu dituc hire arçainac, ehorcico dire hire aitzindariac; hire populua mendietan gorde da, eta ez da hura bilduco duenic.

19. Hire sakia ez duc itzalecoa; gaixtoenetaric duc hire çauria: hire berriac aditu dituzten guciac escu-çaflaca abiatu dituc hire gainean; ecen nor da haina ceinaren gainean ez baita noizbait iragan hire malçurtasuna?

Irakurri kapitulu osoa Nahumen Profecia 3