Itun Zaharra

Itun Berria

Nahumen Profecia 2:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Heldu da bazterrac hire aitzinean xahutuco dituena, sethiatua iduquico hauena; ago bideei beguira, bil çatzin indarrac, hazcarqui eraguioçon bihotzari.

2. Ecen Jaunac bihurtuco darozquin Jacoben gainean erabili ditunan larderiac, Israelen gainean erabili ditunanac beçala; xahutzaileec itsarasi dituztelacoz eta xahutu baitituzte hequien gandoac.

3. Haren hazcarren erredolac arguitzen du suac beçala; purpurazco soinecotan dire armadaco guiçonac; gudura dohan egunean suscoac iduri dute orga-lasterretaco hedeec; eta loasman daude eraguileac.

4. Nahastura da bideetan, orga-lasterrec elkar jotzen dute placetan; hequien beguitharteec iduri dute çuciac, simista dirdiratzen dutenac.

5. Orhoituren da bere hazcarrez; trumbilca goanen dire bideetan; çalhuqui iganen dire Ninibaco harrasietara, eta gueriça xuxendua içanen da.

6. Çabalduac dire hibaien atheac, eta erroraino herrautsia da temploa.

7. Gathibu eramana da soldadoa; eta hango nescatchac, usoac beçala inciraca, beren bihotzetan auhendatuz dihoaci eraguileen aitzinean.

8. Ninibaco urec iduri dute arrainteguico urac; bainan hango jendeac ihes eguin du: gueldi, gueldi, eta nihor ez da bihurcen.

9. Harrapa çaçue cilharra, harrapa urhea; unci balios gucietaricaco aberastasunac ecin akabatuzcoac dire.

10. Eroria da Niniba, urratua, xehacatua; bihotzac iraunguituac, belhaunac kordocan, barne guciac ethenduac dire, eta hequien ororen beguitharteac duphina beçain belz daude.

Irakurri kapitulu osoa Nahumen Profecia 2