Itun Zaharra

Itun Berria

Miqueasen Profecia 7:16-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Jendaiec ikusiren dute, eta ahalquetara erorico dire haren indarraren handitasunaz; escua eçarriren dute ahoaren gainean, eta gor içanen dire hequien beharriac.

17. Sugueec beçala milicaturen dute herrautsa, lurreco cierpeac beçala asaldaturen dire beren egoitzetan; ikaraturen ditu gure Jainco Jaunac, eta çure beldurrez egonen dire.

18. Nor da çure iduricoric, oi Jaincoa, ceinac eceztatzen baituçu gaizquia, eta bazterrerat uzten çure primançaco ondarren bekatua? Ez du guehiago bidaliren bere hasarrea, ceren urricalcea baitu atseguin.

19. Itzuliren da eta urricalduren çaicu; bihotzaren gainetic kenduren ditu gure tzarqueriac, eta itsaso-çolara arthiquiren ditu gure bekatuac oro.

20. Cintasuna emanen dioçu Jacobi, urricalmendua Abrahami, aspaldico egunetaric gure arbasoei cin eguin içan dioten beçala.

Irakurri kapitulu osoa Miqueasen Profecia 7