Itun Zaharra

Itun Berria

Miqueasen Profecia 7:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çorigaitz niri! Ceren naicen eguin hala-nola udazquenean mahasqueta dabilana, mahastiac bildu diren ondoan molko bat ez da jateco, eta alferretan pico goiztiarrez guticiatu da ene arima.

2. Saindua lurretic galdu da; guiçonetan çucenic ez da; guciac odolaren ixurceco celatetan dabilça; heriotzearen emateco, guiçonac ihiztatzen du bere anaia.

3. Onçat deitzen dute berec eguin gaizquia; galdea du buruçaguiac ahoan, eta sariari beguira dago juiea; handiec goraqui derrate beren arimaco lehia, eta nahasten dute lurra.

4. Horietaric hobeena elhorria beçala da, eta çucenenac iduri du berroco arrancea. Heldu da bilhatuac içanen çareten eguna, ikartuac içanen çaretena; orduan içanen da horien desmasia.

5. Sinhesteric ez har adisquidearen baithan, ez fida aitzindariari; çure ahoa tapatua iducaçu çure sahetsean lo eguiten duen emaztearençat ere.

6. Ecen semeac aitari eguinen dio laido, alaba jaiquico da amaren contra, erreina amaguinarrebaren contra, guiçonac bere etchecoac içanen ditu etsai.

7. Nic ordean Jaunari diot beguiraturen, ene Jainco salbagarria dut iguriquiren, ene Jaincoac nau ençunen.

8. Ene etsaia, erori naicelacoz ez boz ene gainean; jaiquico naiz, eta ilhumbeetan jarrico naicenean, Jauna içanen da ene arguia.

Irakurri kapitulu osoa Miqueasen Profecia 7