Itun Zaharra

Itun Berria

Miqueasen Profecia 6:7-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Jabalaraz othe daiteque Jauna mila aharirequin, edo asco mila aker guicendurequin? emanen othe dut ene tzarqueriarençat ene seme lehena, ene arimaco bekatuarençat ene sabeleco fruitua?

8. Oi guiçona, erakutsiren darotzut cer den on, eta cer galdeguiten duen Jaunac çu ganic: çucenari bere bidea ematea, urricalcortasuna maithatzea, eta çure Jaincoaren larderiarequin haren aitzinean ibilcea.

9. Jaunaren ahoa hiriari oihuz dagoco; eta salbatzea, çure icenaren beldur direnençat içanen da. Adi çaçue, leinuac; bainan norc onhetsiren du solas hori?

10. Tzarqueriac bildu diruac gaixtaguinaren etchean daude oraino su bat iduri, eta neurri tcharreguia Jaunaren hasarrez bethea dago.

11. Nic garbi atheraturen othe ditut balança tzarrac eta çakuco phisu enganiozcoac?

12. Hequien bidez bethe dire tzarqueriaz hiri hortaco aberatsac, eta gueçurra cerasaten horgo egoiliarrec eta mihi jocotriatsua çuten beren ahoan.

13. Eta ni beraz abiatu natzain galpenez jotzen hire bekatuen ariaz.

14. Janen dun, eta ez haiz aseco; hire beheramendua hire erdian içanen dun; lothuco haiz gauçari, eta ez dun salbaturen; eta salbatuco ditunanac, ezpatari arthiquiren cioizquinat.

15. Erainen dun, eta ez bilduco; leherturen ditun olibac, eta ez haiz olioz gançutuco; limurreta eguinen dun, eta arnoric ez edanen.

16. Beguiratu ditutzue Amriren manamenduac eta Acaben etchearen eguinçac oro, eta ibili çarete hequien gogara, nic xahupenera arthic heçadan eta hitaco egoiliarrac eçar detzadan gucien irrigarri; eta jasanen dun ene populuaren laidoa.

Irakurri kapitulu osoa Miqueasen Profecia 6