Itun Zaharra

Itun Berria

Miqueasen Profecia 6:4-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ceren atheratu çaitudan Eguiptoco lurretic eta libratu gathibu-etchetic, eta çure aitzinean igorri ditudan Moise, Aaron eta Maria?

5. Ene populua, orhoit çaite othoi nolaco asmutan çabilan Balac Moabeco erregue, eta cer ihardetsi çaroen Balaamec, Beorren semeac, Sethimdic Galgalaraino, eta eçagutaçu Jaunaren çucentasuna.

6. Cer escainiren diot Jaunari haren dina denic? Jainco guciz goraren aitzinean joco dut belhaunaz lurra? escainiren othe diozcat holocaustac eta aratche urthumeac?

7. Jabalaraz othe daiteque Jauna mila aharirequin, edo asco mila aker guicendurequin? emanen othe dut ene tzarqueriarençat ene seme lehena, ene arimaco bekatuarençat ene sabeleco fruitua?

8. Oi guiçona, erakutsiren darotzut cer den on, eta cer galdeguiten duen Jaunac çu ganic: çucenari bere bidea ematea, urricalcortasuna maithatzea, eta çure Jaincoaren larderiarequin haren aitzinean ibilcea.

9. Jaunaren ahoa hiriari oihuz dagoco; eta salbatzea, çure icenaren beldur direnençat içanen da. Adi çaçue, leinuac; bainan norc onhetsiren du solas hori?

10. Tzarqueriac bildu diruac gaixtaguinaren etchean daude oraino su bat iduri, eta neurri tcharreguia Jaunaren hasarrez bethea dago.

11. Nic garbi atheraturen othe ditut balança tzarrac eta çakuco phisu enganiozcoac?

12. Hequien bidez bethe dire tzarqueriaz hiri hortaco aberatsac, eta gueçurra cerasaten horgo egoiliarrec eta mihi jocotriatsua çuten beren ahoan.

Irakurri kapitulu osoa Miqueasen Profecia 6