Itun Zaharra

Itun Berria

Miqueasen Profecia 5:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Orai xahutzera çaramatzate, ohoin-alaba; sethioa eçarri dute gure contra, eta cigorraz macelan joco dute Israelgo juiea.

2. Eta çu, Bethlehem Efrata, xumetto çare Judaco milen artean; çutaric atheraturen da Israelen jaun içanen dena; eta haren ilkipena dathor hatsarritic eta egundainoco mendeetaric.

3. Hargatic utzico da Juda bazterrerat, amatzecoa dena ama dadien arteo; eta orduan haren anaia ondarrac bihurturen dire Israelgo umeen gana.

4. Eta sendo da egonen, eta alhaturen du bere arthaldea Jaunaren indarrarequin, bere Jainco Jaunaren icenaren ahal handiarequin; eta oro itzuliren dire, ceren orduan handietsia içanen baita lurraren bazterretaraino.

5. Eta hura içanen da baquea. Asiriarra ethorrico denean gure lurrera, eta haren oinac çaphatuco dituenean gure etche barneac, haren contra eraiquiren ditugu çazpi arçain eta çorci aitzindari.

6. Eta ezpatarequin hotsemanen daroete Asurren lurrari, eta lancequin Nemroden lurrari; eta Asurren ganic libraturen gaitu, hura gure lurrera ethorrico denean, eta gure eremuac oincatuco dituenean.

7. Eta Jacoben ondarrac bainitz populuren erdian içanen dire, hala-nola Jauna ganicaco ihinça, eta ur-nigarra belharrean beçala, ceina ez baitago guiçonaren iguriqui ez-eta guiçasemeen goait.

Irakurri kapitulu osoa Miqueasen Profecia 5