Itun Zaharra

Itun Berria

Malaquiasen Profecia 3:7-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Nahiz ene legueetaric urrundu çareten eta ez ditutzuen beguiratu çuen arbasoen egunac danic. Bihur çaitezte ene gana, eta ni çuetara bihurturen naiz, dio armadetaco Jaunac. Eta erran duçue: Certan dugu bihurceco?

8. Guiçonac Jaincoari irain eguin behar othe dio çuec niri eguin darotadaçuen beçala? Eta erran duçue: Certan eguin darotzugu irain? Hamarrenetan eta picainetan.

9. Eta erromeserian madaricatuac içan çarete, eta irainztatu nauçue jendaqui guciac.

10. Hamarrenac ekar çatzue guciac bihiteguira, eta jatecoa içan bedi ene etchean, eta guero froga neçaçue, dio Jaunac, hean çuen gainera ez ditudan idequiren ceruco uharren ahoac, eta ez darotzuedan nasaiciaraino ixuriren benedicionea.

11. Çuen ariaz larderiaturen dut har jalea, eta ez ditu xahuturen çuen lurreco fruituac; eta çuen bazterretan mahastia ez da agor egonen, dio armadetaco Jaunac.

12. Eta dohatsu deithuren çaituztete jendaqui guciec; ecen çuen lurra, lur lehiagarria içanen da, dio armadetaco Jaunac.

13. Gaindi eguin dute çuen elheec ene gainera, dio Jaunac.

14. Eta erran duçue: Cer erasi dugu çure contra? Erran duçue: Çoro, Jauna cerbitzatzen duena! Eta cer baliatu gare haren manamenduac beguiraturic, eta armadetaco Jaunaren aitzinean ilhunic ibiliric?

15. Eta orai oçarrac deithuren ditugu dohatsu, ecen tzarquerian hari baciren ere, goratu dituzte beren etcheac; eta hurriatu dute Jaincoa, eta gaitzac huts eguin diote.

16. Orduan Jaunaren beldur direnac minçatu dire, cein bere lagunari; eta atzarria egotu da Jauna, eta ençun du; eta orhoitzapeneco liburua haren aitzinean iscribatua içan da Jaunaren beldur direnez eta haren icena gogoan alhatzen dutenez.

17. Eta ene mozquin içanen ditut, dio armadetaco Jaunac, ene escuei eraguinen diotedan egunean, eta guphidetsiren ditut, hala-nola guiçonac guphide baitu bere seme baliatzen çaioena.

18. Eta itzuliren da çuen ustea, eta ikusiren duçue cer aria den prestuaren eta gaixtaguinaren artean, Jaincoa cerbitzatzen duenaren eta eguiten ez duenaren artean.

Irakurri kapitulu osoa Malaquiasen Profecia 3