Itun Zaharra

Itun Berria

Malaquiasen Profecia 3:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Huna non igorcen dudan ene ainguerua eta ene aitzinean aphainduren du bides, eta berehala bere templora ethorriren da çuec bilhatzen duçuen Nausia, eta çuec nahi duçuen batasuneco ainguerua. Huna non den heldu, dio armadetaco Jaunac.

2. Eta norc gogoan erabil haren ethorceco eguna, eta norc jasan haren ikuspena? Ecen hura da mia urcen duen sua iduri, eta bolaçainen belharra beçala.

3. Eta jarrico da urcen eta cilharraren garbitzen, eta garbituren ditu Lebiren semeac, eta iragaciren ditu urhea eta cilharra beçala, eta hequiec Jaunari çucentasunean harico çaizco sacrificio escaincen.

4. Eta Judaren eta Jerusalemeren sacrificioa Jaunaren gogaraco içanen da, hala-nola mendeco egunetan eta beihalaco urtheetan.

5. Eta egun batez ethorriren natzaitzue juiatzera, eta lekuco çorrotza içanen natzaiote gaizquinei, berceen emazteequin kutsatu direnei, eta bidegabe languilearen sariari, alhargun eta umeçurcei eguiten, arrotza çaphatzen dutenei, eta ene beldur içan ez direnei, dio armadetaco Jaunac.

6. Ecen ni naiz Jauna, eta ni ez naiz aldatzen; eta çuec, Jacoben umeac, etzarete oraino xahutuac,

7. Nahiz ene legueetaric urrundu çareten eta ez ditutzuen beguiratu çuen arbasoen egunac danic. Bihur çaitezte ene gana, eta ni çuetara bihurturen naiz, dio armadetaco Jaunac. Eta erran duçue: Certan dugu bihurceco?

8. Guiçonac Jaincoari irain eguin behar othe dio çuec niri eguin darotadaçuen beçala? Eta erran duçue: Certan eguin darotzugu irain? Hamarrenetan eta picainetan.

Irakurri kapitulu osoa Malaquiasen Profecia 3