Itun Zaharra

Itun Berria

Malaquiasen Profecia 2:9-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Hargatic nic ere erdeinagarri eta putrus eçarri çaituztet populu gucien aitzinean, ene bideac iduqui ez ditutzuen beçala, eta nor-nor-cen beguiratu çareten beçala leguearen aitzinean.

10. Ez othe dugu guciec aita bakar bat? ez othe gare guciac Jainco batec eguinac? Cergatic beraz, gure arbasoen patua hautsiz, gutaric bakotchac erdeinatzen du bere anaia?

11. Leguea hautsi du Judac, eta hatsgarriqueria eguina içan da Israelen eta Jerusalemen; ecen Judac kutsatu du Jaunaren sainduespena, Jaunac maite çuena, eta emaztetzat hartu du jainco arrotzaren alaba.

12. Jaunac Jacoben olhetaric xahuturen du hori eguin duqueena, nahiz nausia, nahiz muthila, nahiz armadetaco Jaunari escainça-eguilea.

13. Eta oraino hau ere eguin duçue: Ene aldarea estalcen cinduten nigarrez, marrascaca eta orroaca, haletan non ez baitiot guehiago beguiraturen sacrificioari, eta ez baitut çuen escutic onhetsiren jabalgarriric den-gutiena.

14. Eta erran duçue: Cergatic hori? Ceren Jauna içatu baita lekuco çure artean eta çure gaztaroco emaztearen artean, eta hura erdeinatu baituçu eta hura baitzen çure lagunquidea eta çure batasuneco emaztea.

15. Hura eta çu ez othe çaituztete batec eguin, eta hura ez othe da haren hatsetic guelditua? Eta eguile harec cer galdatzen du berceric baicic-ere Jaincoaren umeac? Beguira çaçue beraz çuen izpiritua, eta ez erdeina çuen gaztaroco emaztea.

16. Higüincetan duqueçuenean, igorraçue, dio armadetaco Jaiuco Jaunac; bainan tzarqueriac estalico du haren soinecoa, dio armadetaco Jaunac; beguira çaçue çuen izpiritua, eta ez erdeina çuen emazteac.

17. Çuen solasez jasanaraci dioçue Jaunari, eta erran duçue: Certan jasanaraci diogu? Erraten duçuen solas huntan: Gaizquia eguiten duten guciac prestu dire Jaunaren aitzinean, eta halacoac ditu gogaraco; edo hala ez bada, non da Jainco juiea?

Irakurri kapitulu osoa Malaquiasen Profecia 2