Itun Zaharra

Itun Berria

Malaquiasen Profecia 2:12-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Jaunac Jacoben olhetaric xahuturen du hori eguin duqueena, nahiz nausia, nahiz muthila, nahiz armadetaco Jaunari escainça-eguilea.

13. Eta oraino hau ere eguin duçue: Ene aldarea estalcen cinduten nigarrez, marrascaca eta orroaca, haletan non ez baitiot guehiago beguiraturen sacrificioari, eta ez baitut çuen escutic onhetsiren jabalgarriric den-gutiena.

14. Eta erran duçue: Cergatic hori? Ceren Jauna içatu baita lekuco çure artean eta çure gaztaroco emaztearen artean, eta hura erdeinatu baituçu eta hura baitzen çure lagunquidea eta çure batasuneco emaztea.

15. Hura eta çu ez othe çaituztete batec eguin, eta hura ez othe da haren hatsetic guelditua? Eta eguile harec cer galdatzen du berceric baicic-ere Jaincoaren umeac? Beguira çaçue beraz çuen izpiritua, eta ez erdeina çuen gaztaroco emaztea.

Irakurri kapitulu osoa Malaquiasen Profecia 2