Itun Zaharra

Itun Berria

Malaquiasen Profecia 2:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta orai, oi apheçac, hau çaitzue gaztiatua:

2. Ez baduçue ençun nahi, eta ez baduçue çuen bihotzaren gainean eçarri nahi, ene icenari ospe bihurcea, dio armadetaco Jaunac; çuetara igorriren dut beharreria, eta madaricaturen ditut çuen benedicioneac; eta madaricaturen ditut, ceren ez ditutzuen ene hitzac bihotzaren gainean eçarri.

3. Huna nic arthiquiren darotzuedala çuen bitimen sorbalda eta beguithartera fharrastaturen çuen bestetaco gorotza, eta berequin eramanen çaituztete.

4. Eta jaquinen duçue nic bidali darotzuedala manamendu hau, iraun deçan Lebirequilaco ene patuac, dio armadetaco Jaunac.

5. Ene patua harequin, bicitzezco eta baquezco patua içatu da; eta hari eman içan diot beldurcundea, eta beldur içatu da, eta icitzen cen ene icenaren aitzinean.

6. Legue eguiazcoa içatu da haren ahoan, eta tzarqueria ez da haren ezpainetan aurkitu; baquean eta çucentasunean ibili da enequin, eta asco aldaratu ditu gaixtaqueriatic.

7. Alabainan apheçaren ezpainec çainduren dute jaquitatea, eta haren ahotic bilhaturen da leguea, armadetaco Jaunaren ainguerua delacoz.

8. Çuec ordean bidetic makurtu çarete, eta legueaz behaztoparaci ditutzue hainitz; hutsaldu duçue Lebiren patua, dio armadetaco Jaunac.

9. Hargatic nic ere erdeinagarri eta putrus eçarri çaituztet populu gucien aitzinean, ene bideac iduqui ez ditutzuen beçala, eta nor-nor-cen beguiratu çareten beçala leguearen aitzinean.

10. Ez othe dugu guciec aita bakar bat? ez othe gare guciac Jainco batec eguinac? Cergatic beraz, gure arbasoen patua hautsiz, gutaric bakotchac erdeinatzen du bere anaia?

11. Leguea hautsi du Judac, eta hatsgarriqueria eguina içan da Israelen eta Jerusalemen; ecen Judac kutsatu du Jaunaren sainduespena, Jaunac maite çuena, eta emaztetzat hartu du jainco arrotzaren alaba.

12. Jaunac Jacoben olhetaric xahuturen du hori eguin duqueena, nahiz nausia, nahiz muthila, nahiz armadetaco Jaunari escainça-eguilea.

Irakurri kapitulu osoa Malaquiasen Profecia 2