Itun Zaharra

Itun Berria

Malaquiasen Profecia 1:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ene aldarearen gainean escaincen duçue ogui lohia, eta dioçue: Certaz lohitzen çaitugu? Erraten duçuen hitz huntan: Erdeinatua da Jaunaren mahaina.

8. Baldin imolatzeco, escaincen baduçue itsua, ez othe da gaizqui? eta maingua eta eria escaincen baditutzue, ez othe da gaizqui? Escaint dioçoçue hura çuen buruçaguiari, hean haren gogaraco içanen othe den, edo hean onhetsico duen çuen beguithartea, dio armadetaco Jaunac.

9. Eta orai Jaincoaren beguithartea errequei çaçue urrical dadien çuetaz (ecen çuen escuz eguin duçue hori), hean nolazbait onhetsiren dituen çuen beguitharteac, dio armadetaco Jaunac.

10. Çuetan cein da urruric hari denic atheen hersten eta ene aldarean su eguiten? Ez da çuequin ene bihotza, dio armadetaco Jaunac; eta çuen escutic ez dut emaitzaric onhetsiren.

11. Iguzquia ilkitzen den lekutic sarcen den toquiraino, ene icena handi da ecen populuen erdian; eta toqui orotan ene icenari sacrificatzen eta escaincen da escainça xahua, ceren jendaietan handia baita ene icena, dio armadetaco Jaunac.

12. Eta çuec desohoratu duçue hura, derraçuen solas huntaz: kutsatua da Jaunaren mahaina; eta erdeinagarria da gainean eçarcen çaiona eta hura erretzen duen sua.

13. Eta erran duçue: Hau gure nekeen saritic da; eta haice eguin dioçue, dio armadetaco Jaunac; eta çuen harrapaqueriatic erakarri duçue maingua eta eria, eta escainça eguin duçue: hura çuen escutic harturen othe dut nic? dio Jaunac.

14. Çorigaitz jocotriatsuari, ceinac bere arthaldean acienda ederra içan, eta botu eguinez tcharra Jaunari imolatzen baitio! Ecen erregue handia naiz, dio armadetaco Jaunac, eta jendaiei lazgarri çaiote ene icena.

Irakurri kapitulu osoa Malaquiasen Profecia 1