Itun Zaharra

Itun Berria

Malaquiasen Profecia 1:11-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Iguzquia ilkitzen den lekutic sarcen den toquiraino, ene icena handi da ecen populuen erdian; eta toqui orotan ene icenari sacrificatzen eta escaincen da escainça xahua, ceren jendaietan handia baita ene icena, dio armadetaco Jaunac.

12. Eta çuec desohoratu duçue hura, derraçuen solas huntaz: kutsatua da Jaunaren mahaina; eta erdeinagarria da gainean eçarcen çaiona eta hura erretzen duen sua.

13. Eta erran duçue: Hau gure nekeen saritic da; eta haice eguin dioçue, dio armadetaco Jaunac; eta çuen harrapaqueriatic erakarri duçue maingua eta eria, eta escainça eguin duçue: hura çuen escutic harturen othe dut nic? dio Jaunac.

14. Çorigaitz jocotriatsuari, ceinac bere arthaldean acienda ederra içan, eta botu eguinez tcharra Jaunari imolatzen baitio! Ecen erregue handia naiz, dio armadetaco Jaunac, eta jendaiei lazgarri çaiote ene icena.

Irakurri kapitulu osoa Malaquiasen Profecia 1