Itun Zaharra

Itun Berria

Malaquiasen Profecia 1:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunaren hitzaren sortha Israeli, Malaquiasen arartecoz.

2. Maithatu çaituztet, dio Jaunac; eta çuec erran duçue: Certan maithatu gaituçu? Esau ez othe cen Jacoben anaia? dio Jaunac, eta Jacob dut maithatu.

3. Esau berriz, hastio içatu dut, eta haren mendiac eçarri ditut jenderic gabe, eta haren primança erainsugueen mortutan.

4. Baldin Idumeac erran baleça: Urratuac dire ene etcheac, bainan itzuliric urratua dena berrituren dut; hau dio armadetaco Jaunac: Horiec eguinen dute, eta nic deseguinen; eta leku hori deithuco da tzarqueriaco lurra, eta populu hori, Jauna bethicotzat samur duen populua.

5. Çuen beguiec ikusiren dute, eta çuec erranen duçue: Handietsia içan bedi Jauna Israelgo eremuetan.

6. Semeac ohoratzen du aita, sehiac bere nausia. Aita ni balin banaiz, non da enetzateco ohorea? eta ni balin banaiz Jauna, non da ene alderaco beldurra? dio armadetaco Jaunac. Çuei nago, oi apheçac, ene icena erdeinatzen duçuenac, eta derraçuenac: Certan dugu çure icena erdeinatzen?

Irakurri kapitulu osoa Malaquiasen Profecia 1