Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 9:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Idi bat eta ahari bat baquezco bitimatzat: eta hequiec imola çatzue Jaunaren aitzinean, sacrificio bakotchean escaincen duçuelaric irin cethabatua olioz bustia: çuei ecen egun aguertuco çaitzue Jauna.

5. Moisec manatu guciac erakarri cituzten beraz tabernacle-sarcera: eta oste gucia han xutic çagoelaric,

6. Moisec erran çuen: Hau da Jaunac manatu duena: eguiçue eta aguertuco çaitzue haren gloria.

7. Eta erran cioen Aaroni: Hurbil çaite aldareari, eta imola çaçu çure bekatuarençat: holocausta escain çaçu, eta othoitz eguiçu çuretzat eta populuarençat; eta hil duqueçunean populuaren bitima, othoitz eguiçu harençat, Jaunac manatu içan duen beçala.

8. Berehala aldarera hurbilduric, Aaronec aratche bat imolatu çuen bere bekatuarençat:

9. Bere semeec haren odola aitzinera eman cioten; hartan erhia bustiz uquitu cituen aldarearen adarrac, eta gaineracoa ixuri aldarearen oinetan.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 9