Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 9:15-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta populuaren bekatuarençat aker bat hil içan çuen, eta aldarearen xahupena eguin ondoan,

16. Holocausta escaini çuen,

17. Iratchiquitzen cituelaric libacione orobat escaincen direnac, eta hequiec erretzen cituelaric aldare gainean, goiceco holocaustaco ceremoniez berçalde.

18. Eta imolatu cituen idia eta aharia, populuaren baquezco bitimac; eta bere semeec aitzinera eman cioten odola, ceina ixuri baitzuen aldarearen gainean inguru gucian.

19. Idiaren bilgorra ordean, eta ahariaren buztana, eta guelçurrinac beren guicenequin, eta guibelaren sarea,

20. Eçarri cituzten bitimen bulharren gainean: eta bilgorrac erre içan cirenean aldare gainean,

21. Aaronec bereci cituen hequien bulharrac eta escuineco sorbaldac, Jaunaren aitzinean alchatzen cituelaric, Moisec manatu içan çuen beçala;

22. Eta populuaren alderat hedaturic escua, benedicatu çuen. Eta horrela bekatuarençateco bitimen eta holocausten, eta baquezco bitimen escainceac eguinic, jautsi içan cen.

23. Orduan Moise eta Aaron lekucotasuneco tabernaclean sarthuric, eta guero ilkiric, benedicatu çuten populua. Eta Jaunaren ospea oste guciari aguertu cen;

24. Eta hara non su bat jauci cen Jauna ganic, eta iretsi cituen aldare gainean ciren holocausta eta bilgorrac. Populuac hori ikusi çuenean, ahuspez eroriric, goretsi çuen Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 9