Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 9:10-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta bilgorra eta guelçurrinac eta guibelaren sarea, bekatuarençat direnac, erre cituen aldare gainean, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.

11. Bainan haraguiac eta larrua campez haindian suan ahiaraci cituen.

12. Guero imolatu çuen holocaustaco bitima; eta bere semeec aitzinera eman cioten haren odola, ceina ixuri baitzuen aldarearen inguruan.

13. Bitima bera ere pusquetan eçarriric, buruarequin eta membro bakotcharequin aitzinera eman ciozcaten, eta guciac aldare gainean suan erre cituen,

14. Lehenic urean garbitu ondoan sabela eta çangoac.

15. Eta populuaren bekatuarençat aker bat hil içan çuen, eta aldarearen xahupena eguin ondoan,

16. Holocausta escaini çuen,

17. Iratchiquitzen cituelaric libacione orobat escaincen direnac, eta hequiec erretzen cituelaric aldare gainean, goiceco holocaustaco ceremoniez berçalde.

18. Eta imolatu cituen idia eta aharia, populuaren baquezco bitimac; eta bere semeec aitzinera eman cioten odola, ceina ixuri baitzuen aldarearen gainean inguru gucian.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 9