Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 9:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, çorcigarren eguna ethorri-eta, Moisec deithu cituen Aaron eta haren semeac eta Israelgo çaharrenac, eta Aaroni erran cioen:

2. Arthaldetic aratche bat har çaçu bekatuarençat, eta ahari bat holocaustaco, biac narriogabeac, eta Jaunaren aitzinean escain çatzu.

3. Eta erroçute Israelgo semeei: Har çatzue aker bat bekatuarençat, eta urtheco aratche eta bildots bat, eta narriogabeac, holocaustaco,

4. Idi bat eta ahari bat baquezco bitimatzat: eta hequiec imola çatzue Jaunaren aitzinean, sacrificio bakotchean escaincen duçuelaric irin cethabatua olioz bustia: çuei ecen egun aguertuco çaitzue Jauna.

5. Moisec manatu guciac erakarri cituzten beraz tabernacle-sarcera: eta oste gucia han xutic çagoelaric,

6. Moisec erran çuen: Hau da Jaunac manatu duena: eguiçue eta aguertuco çaitzue haren gloria.

7. Eta erran cioen Aaroni: Hurbil çaite aldareari, eta imola çaçu çure bekatuarençat: holocausta escain çaçu, eta othoitz eguiçu çuretzat eta populuarençat; eta hil duqueçunean populuaren bitima, othoitz eguiçu harençat, Jaunac manatu içan duen beçala.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 9