Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 8:29-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Eta Jaunaren aitzinean alchatzen çuelaric consecracioneco aharitic bulhar-artea, bere phartetzat hartu çuen, Jaunac manatu içan cioen beçala.

30. Guero harturic gançugarria eta aldare gainean cen odola, ihinztadura eguin çuen Aaronen eta bere soinecoen gainera, haren semeen eta beren soinecoen gainera.

31. Eta sainduetsi cituenean beren soinecoetan, manatu cioten, erraten ciotelaric: Erre çatzue haraguiac tabernacleco athe aitzinean, eta hor jan çatzue: sasquian eçarriac diren consecracioneco oguiac ere jan çatzue, Jaunac niri manatu içan darotan beçala, cioelaric: Aaronec eta bere semeec janen dituzte hequiec:

32. Bainan haraguitic eta oguietaric gueldituco den gaineraco gucia, suaz ahitua içanen da.

33. Halaber tabernacleco sarcetic etzarete çazpi egunez ilkiren, çuen consecracioneco ephea betheco den eguna arteo: ecen çazpi egunez osatzen da consecracionea,

34. Oraietan eguin den beçala, sacrificioco ceremonien bethetzecotzat.

35. Gau eta egun tabernaclean egonen çarete, Jaunaren manamenduac beguiratuz, beldurrez-eta hil çaitezten: ecen hola içan çait niri manatua.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 8