Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 8:21-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Lehenic sabela eta çangoac garbituric; eta ahari gucia batean erre çuen aldare gainean, ceren cen holocausta bat, Jaunari usainic goçoenecoa, Jaunac manatu içan cioen beçala.

22. Bigarren aharia escaini çuen aphecen consecracioneco: Aaronec eta bere semeec escuac eçarri cituzten haren buruaren gainean:

23. Hura imolatu ondoan, Moisec, odoletic harturic, uquitu cituen Aaronen escuineco beharri-guinguilaren mocoa, escu escuineco erhi pototsa, eta orobat çangocoa.

24. Aaronen semeac ere aitzinera erakarri cituen; eta ahari imolatuaren odolarequin uquitu ciotzaten ondoan batbederari escuineco beharri-guinguilaren mocoa, escuineco escu eta çangoco erhi pototsac, ixuri çuen gaineraco odola aldarearen inguruan:

25. Bainan berez eçarri cituen buztana, sabela estalcen duen bilgor gucia, eta guibelaren sarea, eta bi guelçurrinac beren guicenarequin eta escuineco sorbalda.

26. Eta Jaunaren aitzinean cen airisetaco sasquitic harturic ogui alchagarrigabeco bat, olioz bustiricaco causera bat, eta ophil bat, eçarri cituen bilgorren eta escuineco sorbaldaren gainean,

27. Guciac batean ematen cituelaric Aaroni eta bere semeei, ceinec guero alchatu baitzituzten Jaunaren aitzinean.

28. Moisec hartu cituen berriz hequien escuetaric eta holocaustetaco aldarean erre, ceren hura baitzen consecracioneco escainça, sacrificioco usain goçoa Jaunari.

29. Eta Jaunaren aitzinean alchatzen çuelaric consecracioneco aharitic bulhar-artea, bere phartetzat hartu çuen, Jaunac manatu içan cioen beçala.

30. Guero harturic gançugarria eta aldare gainean cen odola, ihinztadura eguin çuen Aaronen eta bere soinecoen gainera, haren semeen eta beren soinecoen gainera.

31. Eta sainduetsi cituenean beren soinecoetan, manatu cioten, erraten ciotelaric: Erre çatzue haraguiac tabernacleco athe aitzinean, eta hor jan çatzue: sasquian eçarriac diren consecracioneco oguiac ere jan çatzue, Jaunac niri manatu içan darotan beçala, cioelaric: Aaronec eta bere semeec janen dituzte hequiec:

32. Bainan haraguitic eta oguietaric gueldituco den gaineraco gucia, suaz ahitua içanen da.

33. Halaber tabernacleco sarcetic etzarete çazpi egunez ilkiren, çuen consecracioneco ephea betheco den eguna arteo: ecen çazpi egunez osatzen da consecracionea,

34. Oraietan eguin den beçala, sacrificioco ceremonien bethetzecotzat.

35. Gau eta egun tabernaclean egonen çarete, Jaunaren manamenduac beguiratuz, beldurrez-eta hil çaitezten: ecen hola içan çait niri manatua.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 8