Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 8:14-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Guero bekatuarençat escaini çuen aratche bat: eta Aaronec eta haren semeec escuac eçarri ondoan aratchearen buruaren gainean,

15. Moisec imolatu çuen hura, odola bilcen çuelaric; eta erhia bustiric, aldareco adarrac inguruan uquitu cituen; eta aldarea xahu eguinic eta sainduetsiric, haren oinetara ixuri çuen odol gaineracoa.

16. Eta guibel-erraiac estalcen cituen bilgorra, eta guibelaren sarea, eta bi guelçurrinac beren guicenarequin, erre cituen aldare gainean:

17. Aratchea, bere larru, haragui eta gorotzarequin, erretzen çuelaric campetaric campoan, Jaunac manatu içan çuen beçala.

18. Ahari bat ere holocaustetan escaini çuen: Aaronec eta bere semeec haren buruaren gainean escuac eçarri ondoan,

19. Moisec hura imolatu çuen, eta haren odola aldarearen inguruan ixuri.

20. Eta aharia bera puscaturic, haren burua, membroac eta bilgorra suan erre cituen,

21. Lehenic sabela eta çangoac garbituric; eta ahari gucia batean erre çuen aldare gainean, ceren cen holocausta bat, Jaunari usainic goçoenecoa, Jaunac manatu içan cioen beçala.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 8