Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 8:12-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Aaron gançutu eta consecratu çuen olioa ixuriz haren buruaren gainera.

13. Haren semeac ere erakarriric, jaunci ciozcaten liho-harizco athorrac, eta erricoac eçarri, eta burucoac jaunci, Jaunac manatu içan çuen beçala.

14. Guero bekatuarençat escaini çuen aratche bat: eta Aaronec eta haren semeec escuac eçarri ondoan aratchearen buruaren gainean,

15. Moisec imolatu çuen hura, odola bilcen çuelaric; eta erhia bustiric, aldareco adarrac inguruan uquitu cituen; eta aldarea xahu eguinic eta sainduetsiric, haren oinetara ixuri çuen odol gaineracoa.

16. Eta guibel-erraiac estalcen cituen bilgorra, eta guibelaren sarea, eta bi guelçurrinac beren guicenarequin, erre cituen aldare gainean:

17. Aratchea, bere larru, haragui eta gorotzarequin, erretzen çuelaric campetaric campoan, Jaunac manatu içan çuen beçala.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 8